Euskaldunon Egunkaria itxi eta lau egunera Arantzazuko santutegira abiatu ziren Espainiako segurtasun indarrak. Operazioaren helburua zein zen ez zen inoiz argitu, ez baitzen burutu. Galdera horri balizko erantzun bat ematen saiatu dira 'Eta gertatu izan balitz?' film laburrean. 19:00etan botako dute Santa Ana aretoan. Khuruts Begoña zuzendariarekin solasaldia egongo da ondoren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.