Autobusak antolatu dituzte domekan Altsasura joateko

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mar. 21a, 09:11

Domekan Altsasun egingo den manifestaziorako autobusak antolatu dituzte. 10:15ean izango da irteera Ibarratik eta 14:15ean itzulera Altsasutik. Arrano eta Ona tabernetan eman daiteke izena. 'Hau ez da justizia' lelopean egingo da manifestazioa.

Altsasuko gazteei Entzutegi Nazionalak berretsitako bi eta hamahiru urte arteko epaiari erantzuteko manifestazioa egingo dute domekan, 12:00etan, Altsasun, 'Hau ez da justizia' lelopean. Altsasuko gazteek 857 egun daramatzate espetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak