Udan egingo diren udaleku irekietarako izen ematea zabalik dago ume zein begiraleendako. Aurten ere 4 eta 12 urte arteko umeendako antolatuko dituzte eta lau aste iraungo dute, goizez egingo dira eta gaztelekua izango da topagunea. Zaintza zerbitzua ere egongo da. Umeek matrikularen dirua ingresatu behar dute izen ematea ziurtatzeko; lehen umeak 71,05 euro ordain-du behar du, bigarrenak 60,90 euro eta hirugarrenak 50,75. Hilaren 22an amaitzen da epea. Baita begirale izateko ere. Hezitzaileek ludotekan, gaztelekuan edo udaletxean eska dezakete informazioa.
Arte udalekuak
Arte udalekuak ere egongo dira aurten ere; zortzigarrenez. Udaleku horiek ere uztailaren 1etik 26ra izango dira, LH-3tik DBH-4 arteko ikasleendako. Prezioak udaleku irekietako berdinak izango dira eta plaza mugatuak egongo dira: hamabost gazte, gehienez. Umeen izen ematea maiatzean da, baina hezitzaileena martxoaren 22an amaituko da.