Juan Pablo Huercanosen hitzaldiarekin ireki dute 'Argi Arantzazu 2019'-ko jarduera zikloa

Amaia Zabala 2019ko mar. 17a, 11:34

Juan Pablo Huercanosek, Jorge Oteiza Museoko Fundazioko zuzendariordeak, zabalduko zuen atzo Argi Arantzazu 2019'-ko jarduera zikloa 'Oteizaren lanaren berrikuspenak eta aktibazioak. Genealogia sasikoa.' deituriko hitzaldi irekiarekin. 12:00etan, Arantzazuko Gandiaga Topagunean izan zen hitzaldia eta 25 bat lagun bildu ziren.

Itziar Baztarrika Argi festibaleko zuzendariaren esanetan Oteizaren obren "errepaso" bat egiteaz "post Oteiza" garaiko Euskal Herriko beste autoreek Oteiza nola "aztertu" duten eta "maisu honengandik ikasia oinarri izanik nola obrak berrasmatu dituzten lanen errepasoa" ere egin zuen atzoko hitzaldian Huercanosek.

Martxoaren 23an, ostera, Erika Gorrayolak, artearen historialaria eta komisario independenteak, hartuko dio txanda; Irudi fotografikoa eta maitasunak izango du horrek berbetarako gai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak