200 metro bizkar erako marka lortuta, 100 metrokoaren bila

Eneko Azurmendi 2019ko mar. 15a, 09:19

Denboraldi guztian 200 metro bizkar eran Espainiako Txapelketan aritzeko marka minimoa lortu guran ibili dela aitortu du oñatiarrak –irailetik hona zazpi segundotan hobetu du bere marka–. Behin hori lortuta, 100 metrokoa lortzen saiatuko da bihar, Iruñean.

200 metro bizkar eran Espainiako Txapelketan aritzeko marka minimoa lortu zuen otsailean Kepa Aldekoa oñatiarrak –2.12.84–, eta pasa den asteburuan marka hori hobetzea lortu du –2.12.36–. "Denboraldi bikaina egiten ari da. Irailetik hona, zazpi segundo hobetu ditu", adierazi du Josune Odriozola entrenatzaileak.

Gipuzkoako Txapelketan lortu du marka hori hobetzea. Infantila izan arren, maila absolutuko igerilariekin aritu da, eta bihar ere hala ariko da Euskal Herriko Txapelketan, Iruñean. 200 metroko marka minimoa lortu ostean, 100 metroko marka lortzea du helburu, eta horretan saiatuko da bihar –1:01:05–. Gaur egun, 1.02.16 da haren marka. "Bihar ez dakit, baina uda baino lehenago lortuko dudala uste dut", dio. Izan ere, abuztuko lehen astean jokatuko dute Espainiako Txapelketa.

Hamaika oñatiar Iruñean

Biharko txapelketan, Aldekoaz gain, beste hamar igerilari oñatiar ariko dira lehian: infantil mailako bi, junior mailako zazpi eta absolutu mailako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak