Wayuu herria hobeto ezagutzeko hitzaldia egingo dute Antian eguaztenean

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mar. 18a, 17:43
Wayuu emakume bat (Argazkia: wikimedia commons)

Wayuu indigenen eta Kolonbiako estatuaren gaineko hitzaldia egingo dute eguaztenean Antia egoitzan Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak antolatuta. Hitzaldiaren helburua izango da azaltzea zein izan den wayuu munduaren ekarpena kulturartekotasunera.

LSNEk antolatutako hitzaldia da eta bi hizlari egongo dira: Olivia Clavijo Ortiz, LSNEko Lege Soziologiako
Masterreko ikaslea, eta Carlos Manuel Guerra López, LSNEn ikertzaile bisitaria, wayuu jatorriko kolonbiar
abokatua.

Aditzera eman dutenez wayuu herriaren mundu-ikuskera beti zabalik egon da beste talde batzuenganako harremanetara, dela elkartruke komertzial, teknologiko edo espiritual gisa, dela Europako erresumekin babes militar gisa. Hala, hitzaldiaren helburua izango da azaltzea zein izan den wayuu munduaren ekarpena kulturartekotasunera, wayuu-en arau sistematik, eta erakustea wayuutarrak ohituta daudela desberdintasunarekin elkarbizitzera.

Hitzaldia eguaztenean izango da, hilaren 20an, Antia egoitzan 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak