Azkoagain birgaitzeko dauden aukerak aztertuko dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mar. 14a, 19:47
Azkoagain futbo zelaia eta instalazioak

Futbol zelaiko belar artifiziala aldatu eta harmailak eta aldagelak egokitzeko ideiak jasoko lituzke txostenak.

Azkoagain futbol zelaia bera eta han dauden instalazioak zaharkituta daude, aldatu beharrean, eta gune hori birgaitzeko azterketa txostena egingo du udalak.

Aloña Mendirekin

2008an jarri zuten belar artifiziala Azkoagainen eta hamar urterako iraupen bermea zuen beraz, oraindik hain egoera txarrean ez egon arren, aldaketa eskatzen du. Zelaia baino egoera okerragoan daude, bestalde, behin behineko aldagelak eta aldagela zaharren eraikina; egoera benetan txarrean dago eraikin hori. Aloña Mendi elkarteak obrak egin beharra ikusten du eta bere kezka azaldu dio udalari. Ezertan hasi aurretik, baina, zer egin daitekeen aztertu gura du udalak, futbol sailak izan ditzakeen beharrak ere zeintzuk diren zehaztuta. Proposamen tekniko hori Girder enpresak egingo du, belar artifiziala jartzeko proiektua egin zuen enpresa berak. Dagoeneko hasita daude lan hori egiten eta epe motzean bukatuko dute txostena. Azterketa honen aurrekontua da 9.5000 euro BEZ gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak