Semaforoak Zazpibidetan arauak gogorarazteko

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko martxoaren 13a

Argi naranja semaforoan

Aste barruan argi laranjaz egongo dira, oinezkoen pasagune bat dagoela adierazteko, eta asteburuetan argi gorria izango dute, pasabidea itxita dagoela jakinarazteko. Gorrian daudenean, baimendutako ibilgailuak bakarrik pasa ahal izango dira.

Bi semaforo jarri dituzte Zazpibideta zeharkatzen duten ibilgailuei batetik gehiegizko abiadura zein den gogorarazteko eta bestetik kalea itxita edo zabalik dagoen jakin arazteko. Bat parrokiaren sarreraren aurrealdean dago eta bestea, Bakardadeko Ama kalearen barrenean, ONCEren kioskoaren atzealdean.

Aste barruan argi laranjaz egongo dira, oinezkoen pasagune bat dagoela adierazteko, eta asteburuetan argi gorria izango dute, pasabidea itxita dagoela jakinarazteko. Gorrian daudenean, baimendutako ibilgailuak bakarrik pasa ahal izango dira. Gainera udaberrian jarritako kamerak martxan egongo dira eta baimenik ez duen gidariren bat bertatik pasatzen bada kale itxita dagoenean, udaltzainek horren berri jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak