Eskola Bidearen jardunaldiak egingo dituzte Oñatin gaur eta etzi

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mar. 12a, 12:58
Hiru ikastetxeetako eta udaleko ordezkariak Bagabiltz proiektuaren aurkezpenean 2015eko otsailean

Bagabiltz proiektua eta halako ereduak ezagutu eta Oñatin egindako lana balioan jartzeko antolatu dituzte jardunaldiak aste honetarako. Beste esperientzia batzuk ezagutuko dituzte, eta bertakoa partekatu, gaurko eta egueneko hitzaldietan. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango dira hitzaldiak, 18:00etan.

Lehen hitzaldia Lorea Agirre antropologo eta kazetariak egingo du. Umeen parte hartzeari eta ikasketa komunitateei buruz idatzi du Agirrek eta Francesco Tonucci-ren Haurren hiria liburuaren euskarazko edizioaren hitzaurrea idatzi du. Isabel Prieto, berriz, mugikortasunean da aditua; hamalau urte daramatza Eskola Bidea proiektuak garatzen, eta, hain zuzen, Jaurlaritzaren Eskola Bidea. Gida teknikoa liburuaren egilea da. Gaur, martitzena, jardungo dute biek.

Eguenean, Salvador Fuentesek –Bartzelonako Diputazioan ar-kitekto teknikoa– egingo du berba. Baita Oñatiko Bagabiltz taldeak ere. Osoko bilkuren aretoan izango dira hitzaldi guztiak.

Duela bost urte abiatu zen Es-kola Bidea proiektua Oñatin, eta, jasangarritasunaz gain, elkarlana eta partaidetza ere bultzatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak