Erabilgarri dago bizkletak garbitzeko gunea

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mar. 11a, 09:04
Bi herritar euren bizikletak garbitzen domeka eguerdian

Zapatuan jarri zuten mangera eta harrez gero erabilgarri dago bizikletak garbitzeko gunea. Bidebarrieta kalearen amaieran dago, Triana atzealdean.

Mendiko bizikletarekin ibilaldia egin eta bueltan bizikleta non garbitu egotea "ederra" dela adierazi zuten, esaterako, atzo goizean bi oñatiarrek. "Nik badut etxeko garajean garbitzeko aukera, baina beste askok ez", zioen batek. "Eta ez dugunondako horrelako gune bat egotea ederra da. Oso ondo dago. Dagoeneko estreinatu dugu eta ondo dago, bai", zioen beste batek ondotik. Orain gunea "ondo eta errespetuz zaindu eta erabili" behar dela aipatu zuten biek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak