Defentsan erasoan baino finago ibili dira Mekalki Aloña Mendiko jokalariak, Bosteko Irauli taldearen kontrako partiduan, Zubikoan. Partiduari hasiera ona eman diote eta defentsan partidu oso ona jokatu dute. Erasoan, baloia mugitzea gehiago kosta izan zaien arren, donostiarrekiko irabazten joan diren diferentzia hori mantentzea lortu dute txantxikuek eta markagailua 52-38 zegoela eman zaio bukaera partiduari. Aitor Ugarte entrenatzailea oso pozik dago garaipenarekin: "Partidu garrantzitsua zen eta oso pozik gaude egindako lanarekin", adierazi du.
Hurrengoa, Donostian
Datorren asteburuan, beste donostiar batzuk izango dituzte aurkari, eta sailkapenean beherago doazenez, guztia ematera joango dira, irabazteko helburuz.