Finalera sailkatu dira Oses eta Etxegarai oñatiarrak

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko mar. 10a, 10:55
Oñatiar pilotariak Legazpin. Argazkia: Emakume Master Cup.

Emakume Master Cup-eko finalean lehiatuko dira hurrengo domekan Uxue Oses eta Maddalen Etxegarai oñatiarrak. Atzo, zapatua, Legazpin jokatu zuten finalerdietan sailkatzea lortu eta gipuzkoarren arteko finala izango da hurrengo domekan Zumarragako Belokin. Maria Granado eta Ainhoa Lakuntza –Hernani-Aduna– izango dituzte aurkari.

Gerriko gorriaz jokatu dute Emakume Master Cup-eko finalerdia Maddalen Etxegaraik eta Uxue Oses oñatiarrek. Aurkari izan dituzte gerriko urdinaz Ainhoa Ruiz de Infante eta Nora Mendizabal –Otxandio-Andoain–. Lehendabiziko tantoak "gogorrak eta borrokatuak" izan diren arren, ia denak gorrien alde erori dira  eta alde nabarmena lortu dute markagailuan (13-3). Une horretan, partidari buelta eman nahian, urdinek euren tokiak aldatu dituzte, baina ezer gutxi konpondu ahal izan dute Etxegaraik eta Osesek nagusi izaten jarraitu baitute eta erraz lortu dute finalerako txartela (18-7).

Oñatiarrek Maria Granado eta Ainhoa Lakuntza –Hernani-Aduna– izango dituzte aurkari hurrengo domekako finalean. Zumarragako Belokin jokatuko dute finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak