Egurra Ta Kitto eta Cronopios, etzi, 19:30ean, gaztelekuan

Amaia Igartua 2019ko mar. 7a, 16:03

Egurra Ta Kitto taldearen '10 urte' birako lehenengo kontzertua izango da etzikoa –zapatua–

Zapatu arratsaldeetako kontzertuak ohitura bihurtzen ari dira gaztelekuan. Etzi, Egurra Ta Kitto eta Cronopios izango dira protagonistak. Aurresalmenta Onati.eus atarian da eta prezioa 6,5 euro. Leihatilan, berriz: 8 euro. "Gogotsu gaude bira hasteko, hilabete batzuk daramatzagu kontzerturik eskaini gabe eta lehenengo kontzertuak inguruan jo nahi genituen, harrera ona dugun tokietan. Oñatin, beste hainbat tokitan bezala,  betik izan dugu harrera ona", azaldu du Egurra Ta Kitto taldeko abeslari Iker Velak.

Hamar urteko ibilbidea

Aurten hamar urte betetzen dituztela ospatzeko, bira berezi bat prestatu dute, eta 10 urte izeneko diskoa aurkeztuko dute bihar. "Orain arte taldeak gehien landu duen diskoa dela esan genezake; taldeak pasa dituen estilo guztiak ukitzen dituena, hain zuzen ere. Hasieran kalitate txarrean grabatu ziren bost abesti berreskuratu ditugu disko honetan, eta bi bertsio ere egin ditugu", adierazi du Velak.

Elkartrukea

Cronopios taldearekin joko dugu bihar, eurekin truke bat egitea adostu genuen; eurek hemen jotzea eta guk, Katalunian. Oñatin aukera suertatu zen, eta gogotsu gaude beraiekin batera jotzeko", azaldu du Velak. Cronopios Band Katalunian sortuta taldea da eta, hasieratik, mestizajean oinarritutako musika estiloa landu dute; latindar, funk eta hip hop estiloak fusionatuz eta errebindikatuz. Euren lehen diskoa aukreztuko dute etzi: La sonora creació.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak