Urgaineko ikasleek Josu Zubia elkarrizketatuko dute bihar

Amaia Igartua 2019ko mar. 6a, 16:01

Urgaineko ikasleak izango dira 'Galdegazte' saioaren denboraldi berriko bigarren saioan, Josu Zubiarekin

Aurreko astean estreinatu zen Galdegazte saioaren bosgarren denboraldia. Hamar ikastetxetako ikasleek parte hartuko dute denboraldi berrian eta Debagoienean ezagun diren pertsonak elkarrizketatuko dituzte.

Bihar, oñatiarrak izango dira protagonista. Urgaineko ikasle talde batek egingo ditu kazetari lanak eta elkarrizketatua Josu Zubia izango da, Potx pailazoa. Saioa bihar, 21:30ean eta 23:30ean ikusi ahal izango dute ikus-entzuleek.

Elkarrizketa "goxoa"

Hain zuzen ere, Potx pailazoaren atzean ezkutatzen den Josu Zubia gertutik ezagutzeko aukera izan dute Urgaineko ikasleek. "Oso elkarrizketa goxoa iruditu zitzaidan, mimoz prestatutakoa. Elkarrizketa hau lagungarria da jendeak hobeto ezagutu dezan egiten dugun lana. Egia esan, oso pozik irten nintzen Galdegazte saiotik; nire kasuan, ez da ohikoa izaten elkarrizketa batetik horren pozik irtetea", azaldu du Josu Zubiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak