Herritarren arreta zerbitzu berria martxoaren 11n egongo da martxan

Maialen Regueiro 2019ko mar. 5a, 16:56
Alondigatik du sarrera Herritarren Arreta Zerbitzuak (Argazkiak: Oñatiko Udala)

Duela hilabete batzuk herritarrei ematen zaien arreta zerbitzua hobetzeko urrats sendoak ematea erabaki zuen Oñatiko Udalak. Horretarako, Herritarren Arreta Zerbitzua egokitu da eta martxoaren 11n hasiko da zerbitzu berria eskaintzen. 

Ordutegia

HAZ gune berria astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:30ak bitartean egongo da zabalik goizez, baina arratsaldez, 15:30etatik  20:30ak bitartean hainbat tramite elektroniko egiteko aukera egongo da, errolda agiriak, zergen duplikatuak, ordainketak eta sarrera telematikoak, besteak beste. Hiri hondakinen zerbitzuari dagokionez, ordutegia astelehenetik ostiralera eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30ak bitartean izango da. 

3 langile

Herritarrei arreta zerbitzua ematen hiru langile egongo dira eta gune elektronikoa ere egokitu egin da tramiteak egiteko. HAZ gunean herritarrek udal langile zein ordezkariekin bilerak egiteko bilera gela bat ere egokitu da. Honen helburua da kalitatezko arreta presentziala eskaintzea eta bide telematikoen aukerak indartzea, ahalik eta zerbitzu integralena toki bakarrean eskainiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak