Ohe elastikoa eta lur berria jarriko dituzte San Lorentzoko ziburuetan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko ots. 22a, 10:22
San Lorentzo auzoko jolas parkea

Lurra hondatuta dago eta berria jarriko dute. Kulunka ere kendu egingo dute, eta gero, beste bi ziburu berri jarriko dituzte: ohe elastiko bat eta sokak dituen piramidea. 

Aldaketak egingo dituzte San Lorentzo auzoko ziburuetan. Batetik, lurzorua aldatuko dute. "Oso hondatuta dago, apurtuta hainbat lekutan, eta aldatu egingo dugu. Lurzoru berria oraingoaren antzerakoa izango da, biguna, baina litekeena da hain koloretsua ez izatea", adierazi du Irati Etxeberriak, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Lurzoruaz gain, kulunka ere kendu egingo dute, eta gero, beste bi ziburu berri jarriko dituzte: ohe elastiko bat eta sokak dituen piramidea. Kulunka dagoen gune horretan jarriko dira bi elementu berri horiek.

Irati Etxeberria zinegotziak esan duen moduan, lanak datozen egunetan hasiko dira, martxoaren hasieran, gutxi gora-behera, eta ez dute astebete baino askoz gehiago iraungo. Lanen aurrekontua, berriz, ez da 40.000 eurora iristen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak