Jose Ramirez musikaria domekan Itturri tabernan

Maialen Regueiro 2019ko ots. 22a, 12:41

Costa Ricatik datorren Jose Ramirez artistaren emanaldia ikusteko aukera egongo da domekan, 19:30ean hasita, Itturri tabernan. Ramirezen ahotsarekin eta gitarrarekin batera Organ Trio-ko kideak arituko dira; gitarra, teklatu eta bateria doinuak eskainiko dituzte haiek. 17 urte zituela hasi zen musika munduan eta bere aitarengandik datorkio bluesarekiko lotura. Hala, hasieratik bakarlari gisa dihardu, eta, gitarra jotzeaz gainera, abestu egiten du. Bere esperientzia profesionalean, Anson Funderburgh, Mark Hummel eta Marquise Knox gisako artistekin jotzeko aukera izan du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak