'Inondik inora' obra bihar, Santa Ana antzokian

Maialen Regueiro 2019ko otsailaren 22a

Urtarril hasieran, Inondik inora antzezlana ikusteko aukera egon zen Arrasateko Amaia antzokian eta bihar, 4 urtetik gorako umeek Santa Ana antzokian izango dute obra horretaz gozatzeko aukera. 17:00etan hasiko da emanaldia eta sarreraren prezioa 3,50 euro da. Aiora Sedano, Leire Utxa eta Patricia Urrutia dira obra horren protagonistak eta hiruren artean umorea, poesia, zuzeneko musika eta txotxongiloak uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute ume oñatiarren aurrean. 50 minutu irauten duen emanaldian, postari baten zakutik atera daitezkeen gauzak ezagutuko dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak