Urduritasunik gabe
Tatiegik adierazi du egubakoitzeko saioan ez zela urduri egon eta horrek bere maila ematea ahalbidetu ziola. Sei bertsolarik hartu zuten parte kanporaketan eta oñatiarrak irabazi zuen, baina gainontzeko bost bertsolariek lan ona egin zutela aitortu du Tatiegik.
Lasturko finalean, bigarrenez
Iaz ere Lasturko finalerako sailkatu zen, kasu hartan aurreko kanporaketetan lortutako puntuazioari esker izan bazen ere. Hala ere, finalera iristeko arrazoia desberdinak izanik, ilusioz dagoela aitortu du.
Xabi Agirre eta Bittor Zubiagirre
Tatiegi ez da txapelketako oñatiar bakarra izango. Xabi Agirre martxoaren 15ean izango da Orioko Aldapa elkartean eta Bittor Zubiagirre, berriz, martxoaren 22an Oñatiko Larrain Gainen.