Egitarauan jaso bezala, 09:30ean elkartu ziren Santa Marina plazan eta oinez joan ziren Arrano-Aitzeraino. Gora heldu orduko, salda eta txorizoa prestatu zuten hamarretakoa egiteko. Aurretik, baina, euskal presoak eta errefuxiatuak izan zituzten gogoan eta etxera ekartzeko aldarrikatu zuten. Dantzariak, txistulariak eta bertsolariak izan ziren ekitaldian.


