Ikuskizuna aizkolari zein harri-jasotzaileak Foruen Plazan eskaini dutena

Maialen Regueiro 2019ko ots. 17a, 17:28

Giro bikaina izan dute aizkolari zein harri-jasotzaileak gaur goizean Oñatiko Foruen Plazan egin den Urrezko Aizkora ekitaldian. Aizkoran gizonezko zein emakumezkoen txapelketak burutu dira eta harria jasotzen Guzta aritu da. 

Aizkolarien txapelketak

Emakumezkoetan Irati Astondoa eta Itxaso Onsalo aritu dira txapelketa egiten, Astondoak irabazi duelarik. Hala, finalerako sailkatu da. Gizonezkoetan berriz, binakako txapelketan izan dira batetik, Iker Vicente eta Ruben Saralegi eta bestetik, Xabier Orbegozo eta Jon Rekondo. Kasu honetan, Vicente eta Saralegi nagusitu dira eta finalerako sailkatu dira.

'Guzta' harria jasotzen

Harria jasotzen zen Xabier Aranburu, Guzta, idiazabaldarra aritu da. Guztira, 16 altzada egin ditu 175 kiloko eta 150 kiloko harriekin. Iaz egin zuen bezala, gaurkoan ere harri kubiko zein errektangularra erabili ditu ekitaldian. Guzta ere finalerako sailkatu da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak