Geroago eta ziklista gehiago, geroago eta lasterketa gehiago

Hogeita hamazazpi txirrindulari izango ditu aurten Aloña Mendiko txirrindularitza sailak, eta horrekin batera, inoiz baino lasterketa gehiago antolatuko dituzte, zortzi guztira. Gaur egin du talde txantxikuak aurkezpen ekitaldia.

Osasuntsu dago Aloña Mendiko ziklismo saila, eta sasoi on hori jendeaurrean erakutsi dute gaur Etxeaundi jatetxean egin duten urteroko zitan, aurkezpenean. Harrobi polita izatearekin konformatu ez eta lasterketak ere inoiz baino gehiago antolatuko dituzte: "Lehen sei antolatzen genituen eta Gipuzkoan lasterketa gehien antolatzen dituen taldea ginen, eta aurten zortzi egingo ditugu".

Lasterketak Oñatin, 2019an:

  • Eskolarrak: Martxoak 16
  • Kadeteak: Olakua Saria, Gipuzkoako Txapelketa
  • Juniorrak: Ekainak 21 Gipuzkoako Itzuliko erlojupekoa, Uztailak 20 Arantzazuko proba, eta irailak 7 San Miguel proba.
  • Emakumezkoak: Maiatzak 25, Emakumeen Bira.
  • Amateur maila: Irailak 14, Oñati Saria.
  • Ziklo-krosa: Abenduak 15

Taldeetako txirrindulariak:

  • Benjamin mailan: (Babeslea Bizipoz kafe): Danel Alonso, Manex Axpe, Andoni Egiburu, Manex Erle, Peru Guenetxea, Alan Hernandez, Aimar Irizar, Oihan Irizar, Liher Legorburu eta Aitor Murguzur. Zuzendari lanetan Ruper Arkauz, Juan Carlos Buquete eta Iban Murua.
  • Alebin mailan: (Babeslea Bizipoz Kafe): Arantxa Anduaga, Ibai Buquete, Xabat Erle, Izar Eskibel, Enaitz Guridi, Xabat Irizar, Danel Markuleta, Izar unzurrunzaga eta Jon Sanchez.
  • Infantilak: (Babeslea Bizipoz Kafe): Aritz Arregi, Alex Beristain eta Markel Zubia. Zuzendari lanetan Aritz Arregi, Alex Beristain eta Markel Zubia.
  • Kadeteak: (Babeslea Ulma): Aitor Altube, Beñat Buquete, Danel Casais, Aimar Erostarbe, Xabat Castaños eta Aimar Madina. Zuzendariak Julen eta Kepa Umerez.
  • Juniorrak: (Babeslea Ulma): Josu Alvarez, Unax Arregi, Ander Blazquez, Unai Cueva, Aritz Plazaola, Aritz Torres, Iker Ugarte eta Lander Uribesalgo. Zuzendariak Mikel Fernandez, Aitor Umerez eta Julen Arkauz.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.