Antixenako kontzertuetan, barra gainean jotzen amaitu zuten bi taldeek

Xabi Gorostidi 2019ko ots. 16a, 14:03
Eskean Kristö taldeko baxu-jolea eta gitarrista.

Eskean Kristo bizkaitarrak eta Saia Goait mutrikuarrak igo ziren atzo Oñatiko gaztetxeko oholtzara, eta 120 lagun inguru batu ziren zuzenekoak ikustera. Mutrikuarrek primeran egin zituzten beroketa lanak, ikusleen kontaktua etengabean eskatuz. Behin ikuslegoa berotuta, bizkaitarrek maisutasunez taularatu zuten berezkoa duten rock and rolla.

Telonero izatea ez da gauza samurra izaten: jendea hotz heltzen da kontzertura, eta horietako askok ez dakite ezer zure abestiei buruz. Baina Saia Goait mutrikuarrek, primeran gainditu zuten handicap hori. Hard core melodikoa, jarreraz eta gogoz busti zuten, eta uneoro Oñatiko ikusleen berotasuna exijitu zuten; baita gutxika lortu ere. Berotasun bilaketa horretan baxu jolea behin baino gehiagotan jaitsi zen ikusle artera, eta amaieran, abeslariak barra gainean abesten amaitu zuen.

50 minutuko zuzenekoaren ostean, Eskean Kristoren txanda heldu zen. Hauek abantailarekin igo ziren oholtzara: jende gehienak euren kantak zekizkielako, eta ordurako Antixenako ikusleak berotuta zeudelako. Ordu eta hogei minutuko zuzenekoa egin zuten, eta klimax handiena azken kantan bizi izan zen. Taldeko musikari bakoitzak bere distira unea izan zuen, eta baxu joleak, adibidez, barra gainera igota amaitu zuen, garagardo kañeroa iturria bailitzan erabiliz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak