Prezio bereziak izango dituzte Txandako produktuek asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko ots. 19a, 16:02

Udazken neguko 'Azken txanpa' azoka egingo du Txandak asteburuan. Egubakoitzean egun osoz eta zapatu goizean, eskaintza bereziak izango dituzte elkarteko kide diren komertzioek. Egubakoitz arratsaldean musika eskolako ikasleak ibiliko dira kaleak musikaz girotzen.

Bi egun horietan denda bakoitzak bere eskaintzak egingo ditu. Dendak zabalik dauden bitartean egingo da azoka. Azoka girotzeko, musika eskolako gazteak ibiliko dira musika egiten egubakoitz arratsaldean, 18.00tatik 20.00tara, Oñatiko kaleetatik zehar.

Txandako 22 dendek hartuko dute parte udazken neguko azoka honetan:

  • Ane Mertzeria
  • Aranburu margoak
  • Bellotza
  • Beloki
  • Chic
  • D'or
  • Haritza
  • Hirukar
  • Iramira
  • Itziar optika
  • Klau
  • Kuttun
  • Laket
  • Luar
  • Maibi
  • Marku
  • Mendizabal
  • Ni
  • Olalde oinetakoak
  • Sua
  • Urrutia Gizonak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak