Antzezlana domekan izango da, Santa Ana aretoan, 19:00etan. Bost euro da sarrera eta bildutako dirua misio taldeak Ginean duen proiektura bidaliko dute. Gaur, otsailak 20, eta bihar salduko dituzte sarrerak Peke Leku elkartean 18:30etik 20:00etara. Domekan leihatilan ere egongo dira salgai.