Bihar eta etzi, otsailaren 16an eta 17an, jokatuko da Andoaingo piano lehiaketaren hamalau garren edizioa, Andoaingo Udalak eta Deiadar elkarteak antolatuta. Hain zuzen, Oñatiko Jose de Azpiazu musika eskolako hamabi ikaslek parte hartuko dute lehiaketan.
Hamabi ikasle, bi kategoria
Musika eskolako ikasleak A eta B kategorietan lehiatuko dira bakarlari moduan. A kategorian lehiatuko diren hamar piano-
jotzaileak hauek izango dira: Ander Nogueiras –Litlle flower girl of Paris–, Asier Nogueiras –Mockingbird rag–, Irati Atxa –Crazy 'bout you–, Irati Izagirre –Little flower girl of Paris–, Izar Gil –A long time ago–, June Urzelai –Halloween scene–, Lara Santos –Crazy 'bout you–, Naiara Altube –Song of spring–, Paula Astudillo –No 31, Chanson sans paroles– eta Sara Iñurritegi – Crazy 'bout you–.
B kategorian, berriz, bi pianojotzailek parte hartuko dute: Maider Alberdik –Ballad for our time– eta Sara Txintxurretak –On a windy hill–.