Herri kirolen ikuskizuna domekan Foruen plazan

Maialen Regueiro 2019ko ots. 15a, 13:16

Aizkolarien eta harri-jasotzailearen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da domekan, 12:00etan, herriko plazan. Hiru saio izango dira: aizkoran, gizonezkoena eta emakumezkoena; eta harri-jasotzaile batena. Euria egiten badu, Zubikoan izango da. 

Beste urte batez, herri kirolen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da domekan, 12:00etan hasita, Oñatiko Foruen plazan. Dagoeneko zortzi urte pasa dira lehen Urrezko Aizkora antolatu zenetik eta Oñatiko Herri Kirol Taldeko kide Angel Billarrek adierazi du "aizkolariek eta harri-jasotzaileak ikuskizuna" eskainiko dutela beste urte batez.

Domekan hiru txapelketa ikusteko aukera egongo da. Lehenik, gizonezkoen binakako aizkolari txapelketaren finalerdia jokatuko da. Iker Vicente eta Ruben Saralegik Xabier Orbegozo Arria V.aren eta Jon Rekondoren aurka arituko dira. Emakumeen aizkora txapelketaz gozatzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan, Irati Astondoak eta Itxaso Onsalok banakako txapelketako finalerdia jokatuko dute. Azkenik, aizkolarien txanda amaituta, harri-jasotzaile txapelketan ordezkari bakarra izango da: Xabier Aranburu Guzta, hain zuzen ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak