Txapa tailer eta informazio mahai moreak egongo dira asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko otsailaren 14a

Martitzenean Eltziako tapalekuan egindako bilera

Asteburu honetan, bi ekintza egingo dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Egubakoitzean, egun horretarako pankartak, kartelak eta txapak egiteko tailerra egingo dute, Antixena gaztetxean, 17:30ean. Zapatu goizean, informazio mahaia jarriko dute Foruen plazan eta Martxoaren 8ari buruzko informazioa emateko.

Martxoaren 8ari begira lanean jarraitzen du herriko sare feministak. Martitzenetan egiten dituzte bilerak, egun horretarako iragarrita dagoen grebari nola erantzun erabakitzeko eta pentsatutakoa antolatzeko; 30 emakume elkartu ziren lehen bileran. Bilerak irekiak izaten dira emakume guztiendako. Hurrengoa hilaren 19an izango da, martitzena, 18:00etan, Eltziako topalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak