Gure Auzune taldearen bisita izango du Fagor Industrialek bihar

Maialen Regueiro 2019ko ots. 15a, 11:50

Jokatutako azken bi jardunaldietan garaipena lortu dute Aitor Aranbururen mutilek eta bihar, zapatua, beste hitzordu bat dute, 18:00etan hasita, Zubikoa kiroldegian. Kasu honetan, Gure Auzune taldea izango dute aurkari.

Oñatiarrak sailkapeneko hirugarren postuari eusten ari dira –hogeita zortzi puntu dituzte– azken jardunaldietan, eta aurreko biengandik puntu gutxira daude –Txikipolit taldeak hogeita hamar puntu ditu eta Urdulizek hogeita hamaika–. Gure Auzune taldea, berriz, hamabi punturekin hamaikagarren postuan dago sailkapenean eta azken jardunaldian garaipena lortu zuen Ilcapo Hondarribiaren aurka.

Denboraldia amaitzeko zortzi jardunaldi gelditzen dira. Aranbururen mutilek hemezortzi partidu jokatu dituzte eta horietatik hamahiru irabazi, bi berdindu eta hiru galdu dituzte. Gure Auzune taldeak, berriz, norgehiagoka bat gutxiago jokatu du eta horietatik, lau garaipen eta berdinketa eta bederatzi galdu ditu.

Bi taldeek seigarren jardunaldian, azaroan, jokatu zuten elkarren aurka. Oñatiarrek Gure Auzuneren kantxan jokatu zuten eta garaipena lortu zuten sei goleko aldearekin (25-31). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak