Txirrindulari saileko taldeak aurkeztuko dituzte zapatuan

Maialen Regueiro 2019ko ots. 14a, 17:03
2018ko aurkezpeneko argazkia

Hogeita hamazazpi txirrindulari arituko dira aurten Aloña Mendi txirrindulari saileko talde desberdinetan. Horien guztien aurkezpena egingo dute zapatuan, Etxe-Aundi jatetxean, 12:00etan. 

Bost kategoriatan arituko dira Aloña Mendiko txirrindulariak: benjamin, alebin, infantil, kadete eta juniorrak. Horiez gain, badaude beste talde batzuetan arituko diren txirrindulari oñatiarrak. Sara Arregik Gipuzkoa Ogi Berrin jarraituko du, Garazi Erostarbe Murias Limosinen arituko da, Gaizka Maiztegi Hostal Latorren, Julen Otero eta Ander Gartzia Debabarrenan eta Xabier Murgiondo Laboral Kutxan.

Denboraldi honetan bost lasterketa egingo dira Oñatin: Emakumeen Birako azken etapa maiatzean, Olakua saria eta Gipuzkoako Itzuliko lehen etapa ekainean, Arantzazu proba uztailean eta San Migel proba eta Oñati saria irailean. Eskolarrek martxoaren 16an lasterketa egingo dute eta ziklo-krosa abenduaren 15ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak