Herritarrentzako Arreta Zerbitzua prestatzeko lanak direla eta, telekomunikazio sarea egokituko dute zapatuan. Horrek informatika sareari eta telefonoari eragingo dio. Udal bulegoetan egin ohi diren tramiteetarako sareko konexioa izatea ezinbestekoa denez, zapatuan, bulegoak itxita mantentzea erabaki dute. HAZ-ko lanak abenduaren erdian hasi zituzten eta martxoaren lehen astean zabalduko dute zerbitzu gune hori.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.