Manezen kantak eta Kobreak taldearen metal tresnak, Gaztelekuan

Maialen Regueiro 2019ko otsailaren 10a

Gaur goizean izan dira Oñatiko Gaztelekuan, Manez eta Kobreak taldea. Manezek ahotsa jarri du eta Kobreak taldeko kideak metal tresnak jotzen aritu dira. Thierry Bizkari ezkutatzen da Manezen atzean eta abeslaria den heinean, bere abestiak aurkezten hasi da. Gaztelekuan aurkeztu duen diskoaren letrak bere lagun zein familiakoek kontatutako gertaeretan oinarritzen dira, alegia, Ipar Euskal Herriko barnealdeko giroa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak