Aloña Mendik ezin izan du garaipenarekin hasi bigarren itzulia

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 10a, 10:30

Costrucciones Ugarte Aloña Mendik bigarren itzulia hasi zuen atzo, Zubikoan, Irauli Bosteko taldearen aurka jokatuta. Irabazteko gogoz kantxaratu arren esku-hutsik geratu ziren 20 eta 22 galduta.

Partidu hasieratik intentsitate handia jarri zuten, eta norgehiagokan erabat sartu ziren oñatiarrak. Hala, lehen zatian aurretik izan ziren eta bigarrenaren hasieran ere bai, defentsan ondo eginda lanak eta bizkor jokatuta.

Bigarren zatiak aurrera egin ahala, 20. minututik aurrera, ezin izan zioten eutsi ordura arteko erritmoari, eta behera etorri ziren. Azkenean, bi goleko aldearekin punturik ez zen geratu etxean; dena den bigarren itzulia hasi besterik ez da egin eta lanean jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak