Manez eta Kobreak taldea etzi, domekan, gaztelekuan

Amaia Igartua 2019ko otsailaren 8a

Domekan, otsailak 10, 12:30ean, Manez eta Kobreak talde berriak kontzertua eskainiko du Oñatiko gaztelekuan. Sarrera bost euro izango da.

 

Thierry Bizkari ezkutatzen da Manez izen artistikoaren atzean. Musikan ibilbide luzeko artista da Bizkari; Bolbora, Hegalka eta Kalakan taldeetan ibili ostean, bere abestiak aurkeztu ditu Kobreak metal tresnen taldearekin batera grabatutako azken diskoan. "Kalakan utzi ostean, artistikoki zerbait mantendu nahi nuen, ni abeslaria naiz eta gogoko dut; beraz, nire abestiak aurkezten hasi nintzen", adierazi du Bizkarik.

Gaztelekuan aurkeztuko duen diskoaren letrak artistaren adiskide zein familiakoek kontatutako pasarteetan oinarritzen dira. "Ipar Euskal Herriko barnealdeko giroa kontatzen da abestietan", azaldu du Bizkarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak