Argi Arantzazu deialdiak baditu aurtengo edizioko bi sarituak

Amaia Igartua 2019ko ots. 8a, 08:40
Biain, Basoli, Bastarrika eta Cazenave epaimahaikideak.

Aurtengo deialdian jasotako 164 proposamenetatik, Elisa gallego eta Antonio Guerra izan dira sarituak

 

Epaimahaiak hamairu nazionalitatetatik jasotako 164 proposamenen artean hausnartu, eta aho batez onartu du Argi Arantzazu 2019 deialdiaren saridunak Maqueta de un paisaje - Elisa Gallego - eta Comportamiento para un Simulacro - Antonio Guerra - izatea.

Epaimahaiak egoki ikusi du David Inclan, Arguiñe Escandon, Marcon Goymil eta Oihana Garitanori aipamen berezia egitea.

"Oso zaila izan da lan guztiak banan-banan aztertzea. Lan asko jaso ditugu eta kalitate zein izen handiko proposamenak zeuden tartean. Egun osoko lana izan zen aukeraketa prozesua", azaldu du Itziar Bastarrika epaimahai kideak eta Argi Festibalaren zuzendari artistikoak.

Aukeratutako bi lanek Paisaia eta identitatea gaiarekiko duten koherentzia, bi proposamenen arteko elkarrizketa ahalmena eta Arantzazuko testuinguruan duten garapenerako gaitasuna baloratu dute aukeraketa prozesuan.

"Azkenenan, Elisa Gallego eta Antonio Guerra aukeratu ditugu. Argazkilaritza kontzeptualetik doazen bi artista dira, baina beraien lana guztiz txertagarria da Arantzazun eta ziur gaude egonaldi artistikoan beraien artean sortuko dena jostagarria izango dela eta oso emaitza erakargarria sortuko dutela", adierazi du Bastarrikak.

Egonaldia eta erakusketa

Egonaldi artistikoa martxoaren 15etik 29ra izango da eta erakusketak apirilaren 12an zabalduko ditu ateak, Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Argi Festibala 2019 irauten duen bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak