Bigarren itzuliko lehen garaipena lortzeko prest

Maialen Regueiro 2019ko ots. 8a, 11:04

Aloña Mendiko senior neskek bihar izango dute aukera, 17:45ean, Zubikoa kiroldegian eta Irauli Bostekoren aurka, bigarren itzuliko lehen garaipena lortzeko. Urrian bien artean jokatutako partiduan, oñatiarrek ezin izan zuten garaipena lortu.

Duela bi jardunaldi hasi zuten Aloña Mendiko senior neskek denboraldiko bigarren itzulia. Lehen partidua etxean jokatu zuten Elgoibarren aurka eta aurreko asteburuan, berriz, Jarrilleras taldea izan zuten aurkari. Bi jardunaldi horietan oñatiarrek ezin izan zuten garaipena lortu; beraz, bihar, beste aukera bat izango dute Ioritz Agirianoren neskek, 17:45ean hasita, Irauli Bostekoren aurka, bigarren itzuliko lehen garaipena lortzeko. 

Fagor Industrial Aloña Mendi

Aurreko jardunaldian Zubikoan lortutako garaipenaren ostean, Fagor Industrial Aloña Mendi taldeko mutilek Errenteriako Ereintza Beissier taldearen aurka jokatuko dute. Etxetik kanpo jokatutako azkenengo bi partiduak ezin izan dituzte irabazi. Hala, Aranbururen mutilek zapatuan jokatuko dute norgehiagoka, 17:30ean, Errenteriako Udal Kiroldegian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak