Aloña Mendik antolatutako eski zeharkaldian izena emateko azken eguna hilaren 12a izango da

Maialen Regueiro 2019ko ots. 8a, 09:13
2017an egindako eski zeharkaldia (Irudia: Aloña Mendi mendi saila)

Aloña Mendiko mendi sailak eski zeharkaldia antolatu du hurrengo astebururako eta izena emateko azken eguna otsailaren 12a izango da. Hilak 16, goizean irtengo dira Oñatitik eta bi egunetarako ibilbide desberdina aurreikusi dute. 

Ibilbideak

Zapatuko ibilbidea hau izango da: Astun, Pic Peyreget, Portalet, Astun, Moines, Cabane de la Glere, Col de Liou, Pic Peyreget, hego korridorea jaitsi eta Portalet. Sallent-en edo Hoz de Jacan egingo dute lo. Domekakoa, berriz, hau: Sarriosko aparkalekua, Anayet tontorra, Canal Roya, Sarrios, Anayet, Espelunciecha, Espelunciecha ipar korridoretik, Ibones de Anayet, Anayet tontorra, Barranco de las Negras eta Canal Roya. 

Materiala

Antolakuntzatik honako materiala eramatea gomendatzen dute: ARVA, pala, sonda + kranpoiak eta pioleta. Norbaitek materiala behar badu, saileko kideekin arduradunetan jarri behar da. Horrez gain, eskiak, larruak, makilak, kutxilak eta eski botak norberak eraman beharko ditu, arropa egokiekin batera. 

Janaria

Antolakuntzatik adierazi dute ibilbidea egiten den bitartean pikatzeko zerbait eramatea komeni dela. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak