Erabilgarri dago bulego elektronikoa

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko ots. 6a, 13:23
Udaletxeko sarreran dagoen bulegoan dago, momentuz, makina

Herritarren Arreta Zerbitzua egiten badabiltza baina dagoeneko makina erabilita atera daitezke agiri asko. Udaletxeko sarreran dagoen bulegoan dago eta udaletxea zabalik dagoen ordutegian erabil daiteke.

Oñatiarren arreta zerbitzua delako bulegoa martxan jartzeko lanean dihardute udaletxean eta bulego fisikoa martxoaren lehen astean egongo da zabalik. Bulego edo makina elektronikoa izango dena, baina, dagoeneko erabilgarri dago.

Erabiltzeko erraza

Udaletxeko sarreran jarri dute makina, sartu eta eskumara dagoen bulegoan. Eta udaletxea zabalik dagoen ordutegi barruan erabil daiteke. Egun arratsaldez eskatu daitezkeen baino agiri gehiago eskura daitezke makina honen bidez. Esaterako, errolda agiriak eta hainbat ziurtagiri.

Alondegitik izango du gero sarrera Herritarren Arreta Zerbitzuak eta han egongo da gero makina hau. "Edonork erabiltzeko modukoa da. Oso erraza. Gerturatu eta pantailan agertzen diren mezuak aukeratzea baino ez da egin behar. Ordenagailu bat da udaletxeko zerbitzu batzuk eskaintzen dituena", azaldu du alkateak, Mikel Biainek. Makina hau ez ezik, ordainketak egitekoa ere egongo da gero Herritarren Arreta Zerbitzua egongo den espazioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak