Fagor Industrial Aloña Mendik 35-14 irabazi dio Ordiziari

Julen Iriondo 2019ko ots. 2a, 20:06

Neurketa lasaia eta erosoa izan dute oñatiarrek. Hasieratik egin dute zulo handia markagailuan, eta inongo eragozpen barik lortu dituzte jokoan zeuden bi puntuak.

Defentsan indartsu eta kontrarioari aukera gutxi emanaz aritu dira Aranbururen mutilak hasieratik, eta erasoan, berriz, bizkor jokatuz. Hainbat kontraerasorekin, neurketa hasi orduko hartu dute aldea oñatiarrek, eta handituz joan da neurketa osoan zehar. 

Lehen zatia 18-6 amaitu da, eta bigarrenean ez dira gauzak asko aldatu. Joseba Otamendi eta Andoni Bernal izan dira partiduko golegile nagusiak, 9 eta 8 golekin, hurrenez hurren.

Aloña Mendik puntu bateko aldea jan dio jardunaldi honetan lehenengo postuetako borrokan Zarautz liderrari, hark berdindu egin baitu Deusto-Loyolaren kantxan. Oñatiarrek Ereintzaren kantxan jokatuko dute datorren astean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak