Ideia berriekin etorri dira Madrileko turismo azokatik

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urt. 30a, 19:02
Edurne Urteaga aurtengo Fitur azokan, Madrilen

Txakurrekin datozen turistendako aukerak nola eskaini izango da landuko duten gaietako bat. Oñatin zer dagoen ere erakutsi diete azokan zeuden Euskal Herritik kanpoko agentziei.

Madrilen urtero egin ohi den Fitur turismo azokan egon dira aurten ere Oñatiko ordezkariak. Ana Martin, sozioekonomia zinegotzia, Ikerne Altube, Oñatiko Turismo eta Garapen Agentziako arduraduna eta baita Turismo Bulegoko eta Arrikrutzeko zerbitzuak ematen dituen Oinatur kooperatibako ordezkariak ere.


Aurreko urteetan bezala, azokako nobedadeak ezagutu eta Oñatin zer dagoen erakustea izan da Fiturren egin dutena. "Euskadik izan duen stand-ean eman dute, esaterako, Oñatiko berri eta 2019ko zer landuko duten ikusi dugu. Adibidez, txakurrekin etortzen diren turistendako eskaintza landuko dute eta Oñatin hori nola egin ere aztertuko dugu", dio Oinatur kooperatibako Edurne Urteagak. Eta gaineratu du: "Ideia horiek hona ekarri eta hemengoen berri beste batzuei ematen ibili gara, Espainiar estatuko agentzia ezberdinei, adibidez. Bizpahiru bilera egin ditugu eta horiez gain jende askorekin hitz egin dugu. Ea ba Oñati ezagutzera etortzen diren".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak