Bi ibilgailuren arteko talka izan da Oñatitik Arrasatera bidean

Mirari Altube Arrese 2019ko urt. 29a, 08:42

Bi ibilgailuk elkar jo dute Gi-2630 errepidean, Ulma Eraikuntzak errebuelta inguruan, 6:45ean. Ertzaintzaren esanetan bi lagun eraman dituzte Debagoieneko Ospitalera. Istripu horrek auto ilara sortu du Oñatin hasi eta Zubillaga auzora arte; izan ere, ibilgailuetako bat kendu arren errepidetik, bigarrena kentzeko garabiaren zain egon dira. Azken hori 08:55ean eraman dute.

Lekuko baten esanetan orkatz bat agertu da errepidean, eta hori harrapatzea ekidin nahian elkar jo dute auto batek eta kamioi txiki batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak