'Ihes-gela' antolatu du Mondragon Unibertsitateak ikasleek enpresa-talentua erakuts dezaten

Aitor Zuazabeitia 2019ko urt. 28a, 18:11

Mondragon Unibertsitateak batxilergoko ikasleei zuzendutako gazteGOTalent ihes-gela antolatu du enpresa munduarekin lotutako sei erronka ardatz hartuta, gazteek euren enpresa-talentua erakutsi dezaten.

Oñatiko Mondragon Unibertsitateko enpresagintza falkultateak ihes-gela edo scape room jokoa antolatu du gaur, urtarrilak 28. 

Sei gunetan banatutako ihes-gela batean, hamabost minuturo jarraibide batzuk emanez, hamaika taldetan banatutako 50 ikaslek parte hartu dute.

Argitu beharreko buruketen artean marketina, berrikuntza, finantzak, kanpo-merkataritza eta baliabideen gaineko gaiak izan dituzte, eta horren inguruan hausnartu behar izan dute.

GazteGOTalent lehiaketa honen jardunaldia Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduak antolatu du, enpresa-munduan interesatuta dauden gazteei erronkei aurre egiteko sormena pizteko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak