Helduleku ezberdinetatik, anaitasuna ardatz

Txomin Madina Milikua 2019ko urt. 27a, 21:44

Manex eta Ximun Fuchs aktoreek Zazpi senideko antzezlana eskaini dute Oñatiko Santa Ana antzokian.

Anaien, ahizpen edota anai-arreben arteko harremanak; edo harreman horiek zailtzea zein ezinezko egitea dakarten egoerak. Horiek izan dira protagonista gaur Oñatiko Santa Ana antzokian eskaini duten Zazpi senideko obran. Eta ez dira gutxi izan bertaratu diren ikusleak.

Ander Lipusek zuzendutako obran, gainera, bi anaia, Manex eta Ximun Fuchs, dira aktore bakarrak. Gizonezko zein emakumezko izan, beraiek egin dituzte zazpi istorio kontatzen dituen antzezlaneko pertsonaia guztiak. Dekoratu xumea modu eraginkorrean erabiliaz eta bideoak ere baliatuz, egoera ezberdinak, zenbait kasutan egoera gordinak, irudikatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak