Elkartzeko, hausnartzeko eta indarrak hartzeko eguna Oñatin

Txomin Madina Milikua 2019ko urt. 26a, 22:21

'Bulkada berrien garaia da!' dinamikaren barruan, egun berezia izan dute Oñatin 40 urtetan zehar Jarrai, Segi, Haika eta Ernai antolakundeetan ibili diren herritarrek.

Jarrai sortu zenetik 40 urte bete direla ospatzeko Euskal Herri osoan egiten dabiltzan Bulkada berrien garaia da! dinamikak Oñatin izan du isla aste honetan.

Martitzenean, bideo emanaldi bat egin zuten Antixena gaztetxean. Gaur, bestalde, Jarrai, Segi, Haika eta Ernai  antolakundeetan ibilitako 40 bat lagun gaztelekuan elkartu dira talde argazkia ateratzeko. Bertan, lore sorta bat oparitu diote Jarrairen sorreran parte hartu zuen Susana Arregiren familiari. Alberto Plazaola Aitto ere izan zen sorrera hartan, eta asmoa dute baita ere gaur ateratako argazkiarekin egindako koadro bat bidaltzea berari. Argazkiaren ostean, 30 lagun inguru elkartu dira Arranon bazkaltzeko.

"Urte hauetan guztietan bakoitzak izandakoak partekatzeko balio izan digu gaur elkartzeak; baita egungo egoeraz hausnartu eta aurrera begira jartzeko ere", azaldu dute parte-hartzaileek. "Horrelako egun baten beharra geneukan berriz ere indarrak hartzeko", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak