Aloña Mendik ezin izan du Elgoibar garaitu (17-31)

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko urt. 26a, 16:56
Aloña Mendiko jokalaria, Elgoibarkoei aurre eginez.

Euskadiko Txapelketako partidua jokatu dute Zubikoan arratsaldean, baina Aloña Mendikoek ez dute egun ona izan eta ezin izan diote sailkapenean bigarren zegoen Elgoibar taldeari irabazi. Hasieratik galtzen joan dira oñatiarrak, nahiz eta lehenengo 40 minututan zortzi goleko aldeari eutsi dioten.

Aloña Mendiko jokalariak normalean defentsan atakean baino hobeto moldatzen dira. Gaurko partiduan ere hobeto ibili dira defentsan atakean baino, hala ere, hori ez da nahikoa izan aurkari izan duten Elgoibar garaitzeko.

Oñatiarren entrenatzaile Ane Kortabarriak adierazi du partidua ez dela "oso ondo" joan eurendako, eta ez dela euren eguna izan. Aurkari indartsua izan dute aurrean, hasieratik galtzen joan dira etxekoak, nahiz eta hasierako lehen 40 minutuetan zortzi goleko aldeari eutsi ahal izan dioten. Partiduak aurrera egin ahala, aurkariak gol gehiago sartzen joan dira eta 17 eta 31ko emaitzarekin bukatu dute partidua.

Hurrengoa, Portugaleten

Gaurko partiduaren ostean, animoz baxu xamar gelditu dira oñatiarrak, baina Kortabarriak azaldu du gertatutakoa estutasun bat besterik ez dela izan eta datorren astean ere berdin borrokatzera irtengo direla kantxara. Portugaleten jokatuko dute hurrengo partidua, Jarrilleras taldearen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak