Sailkapen orokorreko lehen postuan dago Mekalki-Aloña Mendi taldea. Bolada onean dago taldea, bi partidu galdu ditu
bakarrik lehen itzulian. Hain zuzen, Oiartzunen kontra jokatu zuen denboraldiko lehen lehia eta 21 puntuko aldearekin irabazi zuten oñatiarrek.
Aurreko asteburuan, San Sebastian eguna tarteko, Aloña Mendiko saskibaloi talde gehienek ez zuten partidurik izan. Infantil txiki mailako mutilen taldeak jokatu zuen, ordea, eta irabazi egin zuen. Lehen itzuliko azken partidua izan zen talde horrendako, eta guztiak irabazi ditu. Lehen postuan daude sailkapen orokorrean. Haiek ere lehen taldearen pare ari dira jokatzen.