Apustu etxeek sortzen duten kalteez ohartarazi du Igor Meltxorrek

Amaia Igartua 2019ko urt. 24a, 15:18
Igor Meltxor atzo Oñatiko kultura etxean

Dio Euskal Herrian bertako enpresek kudeatzen dituztela eta Gipuzkoan dagoela adizio handiena adierazi du Oñatin egindako hitzaldian.

Zer dago apustu etxeen atzean? galdera duen hitzaldia eskaini zuen atzo iluntzean Igor Meltxor idazleak kultura etxean Trapu Zikinak Astintzen taldeak antolatuta. Drogen adizioarekin konparatu zuen berak apustuen mundua: "Drogen menpekotasunarekin paralelismoa egitean, hasieran jendea harrituta gelditzen zen, eta orain, motz gelditzen naizela esatera iritsi dira".

Gipuzkoan gehien

Arazoa prekarietatearekin lotuta saltzen digutela aipatu zuen, baina Euskal Herrian ez dela betetzen: "Hemen badaude herriak langabezia tasa oso baxuarekin eta adizio handiarekin. Euskal Herrian dugun arazoa da. Gipuzkoa da herrialderik zigortuena". Gai honi lotuta suizidioak arazo bilakatzen ari direla ere aipatu zuen eta jendea ingurukoengandik banatzen dela.

Meltxorrek aipatu zuen inork ez duela dirurik musu truk ematen eta galerak irabaziak baino handiagoak direla. "Normalizatuta dagoen arazoa da adizioa, eta sozializatu behar da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak