Bizikidetzak dituen zazpi erronkez mintzatu da Jonan Fernandez Oñatin

Amaia Igartua 2019ko urt. 24a, 12:11
Jonan Fernandez eta Lourdes Idoiaga atzo Santa Anan

Etorkizuna lantzeko iragana entzun behar dela adierazi du Jonan Fernandezek Santa Anan egindako hitzaldian.

Bizikidetzak etorkizunean izango dituen erronkez jardun zuen atzo Jonan Fernandezek, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia, Santa Anan, Oñatiko EAJ alderdiak gonbidatuta. "Kontuan hartu behar dugu mundua aldatzen ari dela eta bizikidetzaren ikuspuntutik erronka berriak ditugu", esan eta erronkak zeintzuk diren azaldu zuen.

Zazpi erronka

Hain zuzen ere, 2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planean zazpi erronka estrategiko daude: indarkeriaren amaiera antolatua, iragana argitzea, biktimak, memoria, espetxe-politika, hezkuntza eta bizikidetzaren eta giza-eskubideen kultura.

Bizikidetzan iraganak garrantzia handia duela azpimarratu zuen Fernandezek eta giza eskubideak ezinbestekoak direla egoera normalizatzeko. "Etorkizunean pentsatzean, migratzaileen eskubideak ere errespetatu behar ditugu", gaineratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak