Emakumeok planto mezuarekin dator aurtengo Martxoak 8 eguna ere eta Oñatiko sare feministak hori nola egin, ospatu eta antolatu erabakitzeko bilerak egingo ditu datorren astean. Herritar guztiekin batera antolatu gura du egun horretara bideratuko duen ekintza plana eta herritar guztiak gonbidatzen ditu bileretan parte hartzera. Bilerak martitzenean izango dira: 11:00etan Lagun Leku erretiratuen elkarteak Eltzian duen lokalean eta 18:30ean kultura etxean.
