Goiko postuetako lehian egonkortzeko garaipena Aloña Mendirentzat (2-0)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urt. 20a, 18:53
Aloña Mendi eta Anaitasunaren arteko partiduko une bat.

Erregional preferente mailako azken sailkatua, Azkoitiko Anaitasuna, hartu du Azkoagainen Aloña Mendik gaur. Azkoitiarrek izan dute baloi gehien baina apenas sortu dute arriskurik. Oñatiarrek lehiaren hasieran egin dute lehen gola eta horrek lasaitasuna ekarri dio Endika Ruiz de Zarateren taldeari. Gorka Irizarrek –17. minutuan– eta Unai Gilek –83. minutuan– egin dituzte etxekoen golak. Amaieran, 2-0.

Partidua hasi aurretik aste honetan hil den Jesus Galdosen izenean minutu bateko isilunea gorde dute. Galdos 1970eko hamarkadan zuzendaritza taldeko kide izan zen Jose Luis Agirreren zuzendaritza taldean.

Lehen zatian parekotasuna izan da nagusi, eta nahiz azkoitiarrek izan duten baloia ez dute aukera bakar bat ere sortu Mikel Aginagalderen atearen aurrean. Etxekoek, berriz, hasieran egin dute lehen gola. Auritz Larreak jaurtiketa ederra egun du Koxkiren atera, baina honek ez du lortu baloia heltzerik, eta Gorka Irizarrek aprobetxatu du atezainaren aldaratzea 1-0koa egiteko. Lehen zatiko 35. minutuan Iñigo Markinenezek aukera
ederra izan du bigarren gola lortzeko, baina, ateko zuloan, baloia langaren gainetik bidali du.

Anaitasuna, nahi eta ezin

Bigarren zatian Anaitasuna nahi eta ezin aritu da. Baloiaren jabe, baina aukera garbirik ez. Etxekoek, aldiz, kontraerasoetan partidua erabakita uzteko aukera batzuk izan dituzte, baina lasaitasunerako gola ez da iritsi harik eta 83. minutuan, kontraeraso azkar batean, Unai Gilek oñatiarren bigarren gola lortu duen arte. Jokaldi horretan Unai Gilek ihes egin dio bere markatzaileari, atezainaren aurrera iritsi eta baloia maisuki bidali du sareetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak